Itxi

Osasuna

Beste porrot bat

Osasuna, zulora begira (2-1)

Erredakzioa

Nafarrek beste porrot bat jaso dute Ligan, oraingoan Teneriferen aurka. Diego Ifranek eta Maxi Lopezek egin dituzte kanariarren golak. Nafarrena, Nekoumanek, penaltiz.

Tenerifek etekina atera dio Osasunak bizi duen bolada txarrari eta 2 eta 1 gailendu da, nafarren krisia areagotuz. Osasunak, hala ere, jaitsiera postuetatik kanpo jarraitzen du, azken zortzi partidetatik zazpi galdu dituen arrean.

Kanariarrak Diego Ifranen golari esker aurreratu dira markagailuan, Riesgok egindako hutsaren laguntzaz. Maxi Perezek partida ia erabakita utzi du gero, baina Nekounamek aldea murriztu du gorritxoen gola sartuz, penaltiz.

Fitxa teknikoa:

2. Tenerife: Dani Hernández; Moyano, Carlos Ruiz, Unai Albizua, Raúl Cámara; Vitolo, Aitor Sanz; Suso Santana (Cristo Díaz, 80. min), Juan Carlos (Cristo Martín, 64. min); Maxi Pérez eta Diego Ifrán (Abdón Prats, 91. min).

1. Osasuna: Riesgo; Oier (Álex Berenguer, 55. min), David García, Vujadinovic, Javi Flaño (Ansarifad, 82. min); Raúl Loé, Nekouman; Cedrick, Merino (Olavide, 64. min), Sisi; eta Nino.

Golak: 1-0. Min. 34: Diego Ifrán; 2-0. Min. 84: Maxi Pérez; eta 2-1. Min. 89, Nekouman, penaltiz.

uman, penaltiz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Osasuna