Itxi

Osasuna

Emaitza kaskarrak

Jose Manuel Mateo bere kargutik kendu du Osasunak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gironan jasotako porrotaren ondoren (3-0) bildu da Luis Sabalza buru duen zuzendaritza batzordea eta entrenatzailea kargugabetzea erabaki du.

00:56

Jose Manuel Mateo Osasunako entrenatzailea bere kargutik kendu du klubeko zuzendaritza batzordeak. Taldeak garaipen bakarra eskuratu du hamar partidetan eta Bigarren B Mailatik gertu dago.

Gironan jasotako porrotaren ondoren (3-0) bildu da Luis Sabalza buru duen zuzendaritza batzordea eta entrenatzailea kargugabetzea erabaki du.

Mateok Jan Urbanen lekua hartu zuen otsailaren 28an. Gorritxoek lau porrot jarraian zeramatzaten, baina jaitsiera postuak hiru puntura zituzten.

Denboraldia bukatzeko sei jardunaldi geratzen direnean, jaitsiera postuetan dago talde nafarra, Sabadellekin berdinduta.