Itxi

Osasuna

Proben emaitzak, onak

Martin Monrealek senda-agiria jaso du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Teknikari gorritxoak taldearen entrenamendua zuzen dezake asteazkenean, Taxoaren.

  • Marten Monrealen artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Marten Monrealen artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Enrique Martin Monreal Osasunako entrenatzaileak senda-agiria jaso du astelehen honetan eta asteazkenean talde gorritxoaren entrenamendua zuzen dezake, Taxoaren.

Ostiralean ospitaleratu zuten entrenatzailea, bihotzeko arazoekin, eta igandeko partidan Alfredok bete zuen haren lekua. Egin dizkioten proben emaitzak onak izan dira, zailtasun gabekoak, eta ondorioz etxean da dagoeneko.