Itxi

Osasuna

Salbazioa ez dago bere esku

Osasuna jaitsiera postuetan dago

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Racingek Numantzia gainditu zuen eta horrek jaitsiera postuetan utzi du talde nafarra.

  • Osasuna, artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Osasuna, artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Racingek Numantziari irabazi zion igandean (0-2), eta, ondorioz, jaitsiera postuetan dago Osasuna. Denboraldia bukatzeko bi jardunaldi geratzen direnean, salbazioa orain ez dago nafarren esku.

Racing eta Osasuna 41 punturekin berdinduta daude, baina kantabriarrek "gol averagea" alde dute, eta horrek jaitsierako postuetan utzi du talde gorritxoa.

Osasunak Recreativo eta Sabadell menderatu beharko ditu hurrengo bi partidetan. Aurkari zuzenak ditu biak, ez jaisteko borrokan.