Itxi

Osasuna

2-1

Osasuna galtzaile atera da Almerian, markagailuan aurrea hartu arren

eitb.eus

Nafarrek denboraldiko lehen porrota jaso dute. Puckok egin du gorritxoen gol bakarra, lehen zatiko 39. minutuan.

  • Osasuna 1 eta 0 izan da aurretik atsedenaldian. EiTB.

    Osasuna 1 eta 0 izan da aurretik atsedenaldian. EiTB.

Osasunak denboraldiko lehen partida galdu du, Almeriaren aurka 2 eta 1 egin ondoren.

Enrique Martin Monrealen taldea aurretik jarri da 39, minutuan, Puckok egindako golari esker. Ordura arte, partida nahiko orekatua joan da.

Bigarren zatian, bi taldeek izan dituzte gola egiteko aukerak, baina andaluziarrak hobeto aritu dira azken metroetan.

64. minutuan, Chulik banakoa egin du. Osasunak denboraldi honetan hartu duen lehen gola izan da.

Etxekoen garaipenaren gola 88.ean iritsi da. Puzok egin du. Azkenean, 2-1 Almeriaren alde. Osasuna esku-hutsik bueltatu da Andaluziatik.