Itxi

Osasuna

Osasuna auzia

Osasunak Valladolidi irabazteko hobaria agindu ziola onartu du Amayak

Agentziak | Erredakzioa

Rayoko jokalariak eta Betiseko jokalari ohiak Osasunarekin Valladolidi irabazteko hobaria adostu zuela onartu du Amayak, baina ez zuela jaso. Hala ere, ez zen iruzurrik egon, abokatuaren arabera.

  • Antonio Amaya, epaitegitik irtetean / EFE.

    Antonio Amaya, epaitegitik irtetean / EFE.

Antonio Amayak, Betiseko jokalari ohiak eta Rayoko futbolariak, epaitegian onartu du Osasunako zuzendari ohiekin hobariak adostu zituela Valladolidi irabazteko. Inoiz ere ez zuela jaso ere esan du.

Jokalariak, EFEk jakin ahal izan duenez, Madrilek Osasunako arduradunekin bildu zela onaru du, 2013/14ko denboraldiko azken aurreko jardunaldian Valladolidi irabazteko saria adosteko, eta Betisek beste jokalari batzuek ere bazekitela gehitu du.

Nafarroako Justizia Jauregian, Betiseko Jordi Figueras, Jorge Molina eta Xavi Torresek iruzurrik egon zenik ukatu dute, eta Amayak denboraldi hartako azken jardunaldian Osasunak irabazten uzteko dirurik onartu zutenik gezurtatu du.

Amayaren abokatuak, Antonio Rodriguezek, epaitegietatik irtetean kazetariei esan die "partidetan iruzurrik ez zela egon frogatuta geratu dela", eta gehitu du "horrek ez duela zerikusirik hirugarrenei hobariak ematearekin".

Izan ere, zera gehitu du abokatuak: "Hirugarrenei sariak ematea, AFEk bere garaian azaldu zuen bezala, legeztatzen saiatzen ari dira, aspalditik legez onartuta egon behar ziren eta".

9:30etatik aurrera, Sergio Gardiak, Al-Rayyaneko jokalaria eta Espanoleko futbolari ohiak, Antonio Amayak Betiseko ohiak eta Betiseko oraingo jokalari Jorgi Figuerasek, Jorge Molinak eta Xabi Torresek hitz egin dute epailearen aurrean.