Itxi

Osasuna

2-0

Osasunak kale egin du Lugon

Erredakzioa

Gorritxoek 2-0 galdu dute Anxo Carro zelaian eta atzerapausoa eman dute igoera lortzeko lehian.

  • Lugo-Osasuna. Argazkia: EiTB

    Osasunak 2-0 galdu du Lugoren aurka. Argazkia: EiTB

Osasunak 2-0 galdu du Lugoren aurka Anxo Carron eta atzerapausoa eman du igoera lortzeko borrokan. Partida parekatua izan da, baina etxeko taldea eraginkorragoa izan da erasoan.

Talde gorritxoak baloiaren jabetza bilatu du hasieratik, nahiz eta Lugok izan duen lehen abagunea Carlos Pitaren jaurtiketa indartsu baten bitartez. Gorritxoak erraz iristen izan dira aurkariaren area ingurura, baina azken metroetan ez dira fin ibili. Baloi jabetza bai, baina abagunerik ez lehen zatian Osasunarentzat. Lugok, aldiz, gola sartzeko aukera bikaina izan du 22. minutuan, baina Nauzet atezainak Galiziako taldearen gola eragotzi du.

Bigarren zatian Puckok eta De las Cuevasek arriskua sortu dute aurkariaren atean; Lugo, ordea, sendo ibili da defentsako lanean eta kontraerasora min egin dio Osasunari. Horrela, 73. minutuan Dealbertek 1-0ekoa sartu du, korner baten ondorioz. Aurreko jokaldian Urko Verak gola sartzeko abagune handia izan du, baina bere errematea kanpora joan da.

Galiziako taldeak sartutako golaren ostean, Osasuna erantzunik gabe geratu da. Etxeko taldea, bestalde, indarberritu egin da, eta bigarren gola sartzea lortu du, 80. minutuan. Pablo Caballeroren golak partida erabakita utzi eta Osasuna punturik gehitu gabe geratzea ahalbidetu du.

Fitxa teknikoa:

2 - CD Lugo: Jose Juan; Alvaro Lemos, Carlos Hernandez, Dealbert, Manu; Seoane; Iriome, Pita (Igor Martinez, 82. min), Campillo (Sergio Marcos, 86. min); Jonathan Pereira (David Ferreiro, 77. min) eta Pablo Caballero.

0-Atletico Osasuna: Nauzet Perez; Oier, Unai Garcia (Tano, 16. min), David Garcia, Javier Flaño; Mikel Merino; Pucko, Otegui (De las Cuevas, 46. min), Roberto Torres, Berenguer (Kodro, 66. min); eta Urko Vera.

Golak: 1-0, 74. min: Dealbert. 2-0, 80. min: Caballero.

Epailea: Ruiperez Marin.

Ruiperez Marin.