Itxi

Osasuna

Asteazkenean, 20:00etan

Osasuna, gogotsu Nasticen aurkako kanporaketari ekiteko

Erredakzioa

Gorritxoek asteazken honetan, 20:00etan, Sadarren jokatuko dute Gimnasticen aurkako igoera playoffetako finalerdietako joaneko partida.

0:51

Osasunak asteazken honetan jokatuko du, 20:00etan Sadarren, Nasticen aurkako Lehen Mailarako igoera playoffetako finalerdietako joaneko partida. Azken jardunaldian eta beste emaitza batzuen zain egonda lortu zuten gorritxoek igoera fasera sailkatzea. Nasticek, aldiz, igoera zuzena lortzeko aukera izan zuen azken jardunaldian, baina Alavesen aurka berdindu eta Leganesek garaipena lortu zuenez, Madrileko taldeak lortu zuen Lehen Mailara zuzenean igotzea.

Enrique Martin Monreal entrenatzaileak jokalari guztiak jokatzeko prest izango ditu, nahiz eta Mikel Merinok eta Kenan Kodrok ez duten astearteko lan saioa osatu. Dena den, badirudi bi jokalariek ez dutela jokatzeko arazorik izango. Gainera, Oviedoren aurka baja izan zen Alex Berenguer ere prest izango du entrenatzaile gorritxoak.

Nasticek, bestalde, ezin izan du igoera zuzena lortu eta hirugarren amaitu du denboraldia. Osasunak argi dauka aurkari gogorra izango duela aurrean, baina Tarragonako taldeak presioa izango du, denboraldi osoan zehar egindako lana behera etor baitaiteke partida bakar batean.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Nauzet; Oier, Tano, Miguel Flaño, David Garcia, Javier Flaño; Merino, Roberto Torres, De las Cuevas; Kenan Kodro eta Nino.

Nastic: Reina; Valentin, Suzuki, Molina, Mossa; Tejera, Madinda; Lobato, Naranjo, Emana; eta Aníbal.

Epailea: Trujillo Suarez.

Zelaia: Sadar.

Ordua: 20.00.

20.00.

20.00.