Itxi

Osasuna

Urtebetez

Javi Flañok kontratua berritu du Osasunarekin

Erredakzioa

Klub gorritxoak jakinarazi duenez, Javier Flañok urtebetez berritu du kontratua Osasunarekin eta beste denboraldi batez berritzeko aukera ere izango du.

  • Javier Flaño eta Luis Sabalza. Argazkia: CA Osasuna

    Javier Flaño eta Luis Sabalza. Argazkia: CA Osasuna

Osasuna eta Javier Flaño bi aldeak lotzen dituen kontratua berritzeko akordiora iritsi dira astelehen honetan eta jokalariak urtebetez jarraituko du talde gorritxoan. Gainera, kontratua beste denboraldi batez luzatzeko aukera izango du.

"Javier Flañok lan bikaina egin du Osasunan eta erabakigarria izan da Lehen Mailarako igoeran", publikatu du Osasunak bere webgunean.

 

unean.