Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Zaragoza 1 (Borja Iglesias) - Osasuna 1 (Oier)

  • facebook
  • twitter

Osasuna

2. maila

Puntu bat eskuratu du Osasunak Romaredan

Agentziak | Erredakzioa

2017/10/15

Indar handiko partida izan da Zaragoza eta Osasunaren artekoa. Borja Iglesiasek egin du etxekoen gola, penaltiz, eta Oierrek, berriz, bisitariena.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Osasunak Bigarren Mailako liderra izaten jarraitzen du, Romaredan lortutako berdinketari esker, eta aurkariari arazoak sortu dizkio, jokoa egiten utzi gabe.

Zaragozak atsedenaldiaren aurretik sartu du gola, penaltiz, eta ordu erdi geroago egin dute euren gola gorritxoek, bigarren zatian.

Hasieratik kontrolatu du baloia Osasunak, eta Zaragozak ezin izan du bereganatu. Horrela heldu da lehenengo aukera, 6. minutuan: David Rodriguezen erremateak zutoina jo du.

Ordu laurdenera agertu da Zaragoza. Bi minutuan, bi aukera izan dituzte Alainek eta Papunashvilik, baina Sergio Herrera atezainak erantzun bikaina eman die. Osasunak presio handia egiten jarraitu du, eta arazorik gabe atera du baloia.

Hala ere, atsedenaldia heldu baino lehen, Fran Meridak penaltia egin dio Oliver Buffi, eta Borja Iglesiasek sartu du partidako lehen gola.

Bigarren zatian, gidoia ez da aldatu. Zaragozak ez du arazo larririk izan bere atea defendatzeko, baina 72. minutuan, Oierrek buruz sartu du gola, korner jaurtiketa batean, eta 1-1ekoa jarri du markagailuan.

FITXA TEKNIKOA

Real Zaragoza: Cristian Alvarez; Delmas, Mikel Gonzalez, Verdasca, Alain; Zapater, Eguaras; Papunashvili (Toquero, 75. min), Buff (Raúl "Guti", 68. min), Febas (Pombo, 56. min); eta Borja Iglesias.

Osasuna: Sergio Herrera; Lillo, Unai Garcia, Oier, Clerc; Sebas Coris (Xisco, 56. min), Lucas Torro (Arzura, 59. min), Fran Merida, Roberto Torres; David Rodriguez eta Quique (Mateo, 57. min).

Golak: 1-0. 43. min. Borja Iglesias (penaltiz); 1-1. 72. min. Oier.

Iruzkinak

Publizitatea
Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola
Publizitatea

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.

Ez dago zuzenekorik

Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena