Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Lafonek eta Alvarezek hauteskunde-batzordearen erabakia inpugnatuko dute

  • facebook
  • twitter

Osasuna

Hauteskundeak Osasunan

Lafonek eta Alvarezek hauteskunde-batzordearen erabakia inpugnatuko dute

Erredakzioa

2017/11/08

Ez dituztelako ontzat onartu Victor Alvarezek (Osasuna aldaketa) zein Juan Ramon Lafonek (15.910 gara) banketxeko aurreabal gisa aurkeztutako dokumentuak.

1:28
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Juan Ramon Lafon eta Victor Alvarez, Osasunako presidente izateko hautagaiak, Hauteskunde-batzordeak hartutako erabakia inpugnatuko dutela iragarri dut,

Ez dituzte ontzat onartu Alvarezek (Osasuna aldaketa) zein Lafonek (15.910 gara) banketxeko aurreabal gisa aurkeztutako dokumentuak, ondorioz, orain arte presidente izandako Luis Sabalza (Osasuna aurrera doa) litzateke Osasunako hurrengo presidentea, bera baita azaroaren 19ko hauteskundeetarako oraingoz dagoen hautagai bakarra.

Hauteskunde-batzordeak atzera bota ditu Lafonen eta Alvarezen aurreabalak

Osasunaren hauteskunde-batzordeak astearte honetan jakinarazi duenez, ez ditu ontzat onartu Victor Alvarezek (Osasuna aldaketa) zein Juan Ramon Lafonek (15.910 gara) banketxeko aurreabal gisa aurkeztutako dokumentuak. Horrenbestez, une honetan, orain arte presidente izandako Luis Sabalza (Osasuna aurrera doa) litzateke Osasunako hurrengo presidentea, bera baita azaroaren 19ko hauteskundeetarako oraingoz dagoen hautagai bakarra.

Hiru hautagaiek gutxienez bozkatzeko eskubidea dute 513 bazkideren sinadura aurkeztu behar zituzten, eta, Lafon eta Alvarezen kasuan, baita 4,2 milioi euroko banketxe aurreabal bat ere, martxoan onartutako klubaren estatutu berriei jarraikiz.

Hartara, Osasuna aldaketa hautagaitzari dagokionez, hauteskunde-batzordeak uste du aurkeztutako dokumentazioa ezin dela "abal edota aurreabal gisa" aintzat hartu.

15.910 gararen kasuan, berriz, hauteskunde-batzordeak adierazi du hautagaitza horren agiriak ez dituela "Espainiako Bankuan erregistratutako banku edota aurrezki kutxa batek igorri", eta, horrenbestez, ez direla baliozkoak.

Aipatu bi hautagaitzek hauteskunde-batzordeak hartutako erabakia inpugna dezakete jakinarazpena eman eta hurrengo hiru egun baliodunetan.

Iruzkinak

Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.

Ez dago zuzenekorik

Publizitatea
Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.

Ez dago zuzenekorik

Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena