Itxi

Futbola

Finalerdia

Atletico Madrilek jokatuko du finala Real Madrilen aurka

Erredakzioa

Simeoneren mutilek Errege Kopako finalerako txartela lortu dute Sanchez Pizjuan estadioan 2-2 egin ondoren. Falcaok eta Diego Costak egin dituzte Madrilgo taldearen golak.

  • Atletico Madril. Argazkia: EFE

    Atletico Madril. Argazkia: EFE

Atletico Madrilek jokatuko du 2013ko Errege Kopako final handia, Sevilla finalerdietan kanporatu ondoren. Madrilgo taldeak 2-1 irabazi zuen joaneko norgehiagoka, eta itzulerakoan 2-2 egin dute Sanchez Pizjuan estadioan. Radamel Falcaok eta Diego Costak egin dituzte talde zuri-gorriko golak aurreneko zatian.

Brasildarrak eta koloniarrak argi utzi dute kalitate handia dutela, eta bi gol erabakigarri egin dituzte Sevillan. Andaluziako taldeak gogor borrokatu du bigarren zatian, baina Atletico Madril sendo mantendu da defentsan. Gainera, Sevilla bederatzi jokalarirekin gelditu da, Medelek (76. minutua) eta Kondogbiak (92. minutua) txartel gorriak ikusi dituztelako.

Partidak erritmo oso bizia izan du, saria oso garrantzitsua zela baitzekiten bi taldeek hasieratik. Hala ere, Simeoneren mutilek helburua neurketaren hasieran lortu dute, gola ahalik eta lasterren lortzea, eta Sevillak ezin izan du kanporaketra irauli.

Zuri-gorriek Madrilgo beste talde indartsuenaren aurka jokatuko dute Errege Kopako finala, Real Madrilek Bartzelona aise kanporatu baitu beste finalerdian.

- Fitxa teknikoa:


2 - Sevilla FC: Beto; Coke, Fazio, Botia (Cicinho, 69. minutua), Alberto Moreno; Medel, Rakitic, Kondogbia; Jesus Navas, Reyes (Manu del Moral, 46. minutua); eta Negredo.

2 - Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Cata Diaz, Miranda, Filipe Luis; Arda Turan (Cristian Rodriguez, 64. minutua), Gabi, Raul Garcia (Koke, 73. minutua), Tiago (Mario Suarez, 24. minutua); Diego Costa eta Falcao.

Golak: 0-1, 06. minutua: Diego Costa. 0-2, 29. minutua: Falcao. 1-2, 39. minutua: Jesus Navas. 2-2, 96. minutua: Rakitic.