Itxi

Futbola

Bigarren Mailara igo da

Tenerifek igoera lortu du

Erredakzioa

1-0 galdu dute L'Hospitaleten aurka, baina joaneko partida 3-1 irabazi zutenez Bigarren Mailara igotzea lortu dute. Alaves eta Tenerife dira mailaz igotzea lortu duten lehen bi taldeak.

  • CD Tenerife. Argazkia: EFE

    Tenerifeko jokalariak eta entrenatzaileak Bigarren Mailara igotzea ospatzen. Argazkia: EFE

CD Tenrifek Bigarren Mailara igotzea lortu du igande honetan. L'Hospitaleten aurka 1-0 galdu du, baina joaneko partida 3-1 irabazi zutenez, Adelante Ligara igo dira.

Heliodoro Rodriguez Lopezen jokatu zen joaneko partida, eta Tenerifek emaitza paregabea lortu zuen, 3-1 irabaztea. Emaitza ooso ona zen itzulerako partidari ekiteko, baina uste baino gehiago sufritu du Alvaro Cerverak zuzentzen duen taldeak. Talde katalank 1-0 irabazi du, estuasunetan jarri du Tenerife, baina garaipena ez da nahikoa izan igoera lortzeko.

Alaves eta Tenerife dira Bigarren B Mailako multzoko txapeldunen artetik igoera lortu duten bi taldeak.