Itxi

Futbola

Urkulluk, Radio Euskadin

'San Mames, Eurokopako egoitza, Euskadik jokatzeko'

Erredakzioa

'Oraindik sei urte falta dira txapelketarako eta nire nahia San Mames 2020ko Eurokopako egoitza izatea da, Euskadik bertan jokatzeko', adierazi du lehendakariak.

  • Iñigo Urkullu lehendakaria

    Iñigo Urkullu lehendakaria

Iñigo Urkullu lehendakaria Radio Euskadiko Boulevard saioan izan da goizean. Urkulluk adierazi duen bezala 'San Mames, Eurokopako egoitza izango da, baina bertan Euskadik jokatzeko'.

'Oraindik sei urte falta dira txapelketarako eta nire nahia San Mames 2020ko Eurokopako egoitza izatea da, Euskadik bertan jokatzeko', adierazi du lehendakariak.

Bestalde, Jose Luis Bilbaok Radio Euskadin egindako beste elkarrizketa batean azaldu zuenez, 'Euskadiren kontra ez bada, Espainiak ez du San Mamesen jokatu behar. Frantziak, Alemaniak edo Ingalaterrak bezala, soilik bisitari gisa jokatu beharko luke San Mamesen'.

San Mames futbol-zelaia baliteke 2020ko Eurokopako Txapelketa hartuko duten egoitzetako bat izatea, baina, ahaldun nagusiaren hitzetan, egun 'ez dira gutxieneko baldintzak betetzen' Espainiak bertan jokatzeko, eta, hori dela eta, "San Mamesek egoitzetako bat izateari agur esan behar badio, esan diezaiola".