Itxi

Futbola

Heriotza

Luis Aragones entrenatzaile ohia hil da 75 urte zituela

Erredakzioa

Futbol entrenatzaile eta jokalari ohia goizaldean zendu da, leuzemia baten ondorioz, Madrilgo Cemtro klinikan.

0:46

Luis Aragones hil da, goizaldean, 75 urte zituela, Madrilgo Cemtro klinikan. Futbol entrenatzaile eta jokalari ohia leuzemia baten ondorioz zegoen klinikan. Pedro Guillen traumatologoaren arabera, Copen egindako adierazpenetan, behin baino gehiago ospitaleratu behar izan dute azken bi hilabeteetan. “Konplikazio horrek lasai zegoela eraman du. Gutxi sufritu du, ez delako oso luzea izan, baina sufritu egin du”, esan du.

Hortalezako Jakintsua ezizenez ezaguna, arrakasta handiak lortu zituen Atletico Madrilen eta Espainiako selekzioan. Madrilgo taldearekin, Liga bat, hiru Kopa, Espainiako Superkopa bat eta Kontinentearteko Kopa bat irabazi zituen. Azken garaian, Espainiako selekzioak 2008ko Eurokopa irabaztera eraman zuen, Austrian eta Suitzan. Hori izan zen Espainiako taldearen bide arrakastatsu baten lehenengo pausua.

Atletico Madrilez gain, Betis, Bartzelona, Espanyol, Sevilla, Valentzia, Oviedo, Mallorca eta Fenerbahçe zuzendu ditu Luis Aragonesek.

Aragonesen heriotzaren ondorengo erreakzio ugari izan dira futbol munduan. Espainiako hautatzailea, Vicente del Bosque, triste agertu da eta bere aurrekoaren ibilbidea goraipatu du: “Durarik gabe, azken garai arrakastatsu honen bidea berak ireki zuen. Eskarmentu handia zuen entrenatzaile bezala, eta pertsona bezala, estimu berezia nion”.

Enrique Cerezok, Atletico Madrileko presidenteak, “ororen gainetik, Atleticoren zale” gisa deskribatu du: “Taldearen izenean, familiari doluminak adierazi nahi dizkiet”. Espainiako Futbol Federazioak, bere aldetik, Espainiako futbolaren historian zeharreko gizonik karismatiko, maitatu eta miretsitakoena” bezala gogoratu nahi izan du.

Andres Iniestak, Bartzelonako eta Espainiako selekzioko jokalariak, Twitter bidez erakutsi ditu doluminak: “Eskerrik asko erakutsi zenigun guztiagatik, eman zenigun guztiagatik… Gogoan izango zaitugu. Ez adiorik, mister. Goian bego”.