Itxi

Futbola

Erabakia

Messi epaituko dute, iruzur fiskala egotzita

Erredakzioa

Epaileak atzera bota du Barçako jokalariak aurkeztutako helegitea, eta argentinarra epaitu egingo dute.

  • Messiren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Messiren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Leo Messik aurkeztutako helegitea atzera bota du Gavako (Bartzelona) epaile batek eta Barçako jokalaria epaituko dute, iruzur fiskala egotzita. Epailearen arabera, argentinarra jakinaren gainean egon daiteke, eta bere aitak egindako mugimendu guztiak ezagutu ditzake.

Alfonso Neboten, Angel Juarez abokatuaren eta Raul Sanllehi Barçako kudeaketa arloko zuzendariaren aitorpena nahi zuen Messik, baina epaileak ez du jokalariaren proposamena onartu.

Fiskalak Messiren helegitea babestu zuen arren, epailearen arabera "iritzi subjekiboa" da jokalariak bere aitaren jarduerekin zerikusirik ez duela pentsatzea.