Itxi

Futbola

Zozketa

Alcoyano - Athletic, Oviedo - Reala eta Getafe - Eibar, Kopan

L.E. | eitb.eus

Alavesek, berriz, Espanyolen aurka neurtu beharko ditu indarrak. Joaneko partidak abenduaren 3an jokatuko dira; itzulekoak, 17an.

Athleticek eta Realak Bigarren B mailako bi talderen aurka jokatuko dute, Alcoyano eta Oviedo, Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketa. Eibarrek eta Alavesek, aldiz, Lehen Mailako aurkariak izango dituzte: Getafe eta Espanyol, hurrenez hurren.

Zozketa ostiral goizean egin dute Espainiako Futbol Federazioko egoitzan.

Joaneko partidak Alcoyanoren, Oviedoren, Getaferen eta Alavesen zelaietan jokatuko dira; itzulekoak, San Mamesen, Anoetan, Ipuruan eta Bartzelonan.

 

Final hamaseirenetako kanporaketak (abenduak 3 eta 17):

.1. Huesca (2.B)-Bartzelona

.2. Cornellá (2.B)-Real Madril.

.3. L'Hospitalet (2.B)-Atlético Madril.

.4. Alcoyano (2.B)-Athletic Club

.5. Cadiz (2.B)-Vila-real

.6. Oviedo (2.B)-Reala

.7. Sabadell (2.)-Sevilla

.8. Alaves (2.)-Espanyol

.9. Albacete (2.)-Levante

10. Las Palmas (2.)-Celta

11. Betis (2.)-Almeria

12. Valladolid (2.)-Elx

13. Rayo Vallecano-Valentzia

14. Getafe-Eibar

15. Granada-Kordoba

16. Deportivo-Malaga

 

Final-zortzirenak (urtarrilak 7 eta 14):

17. Rayo -Valentzia//Alaves (2. maila)-Espanyol

18. Huesca (2.B)-Bartzelona//Valladolid (2. maila)-Elx

19. L'Hospitalet (2.B)-At. Madril//Cornellá (2.B)-Real Madril

20. Las Palmas (2. maila)-Celta//Alcoyano (2.B maila)-Athletic Club

21. Deportivo-Málaga//Albacete (2. maila)-Levante

22. Granada-Kordoba//Sabadell (2. maila)-Sevilla

23. Cadiz (2.B maila)-Vila-real//Oviedo (2.B maila)-Reala

24. Betis (2. maila)-Almeria//Getafe-Eibar


Final-laurdenak (urtarrilak 21 eta 28)

25. 23 irabazlea-24 irabazlea.

26. 21 irabazlea- 20 irabazlea.

27. 17 irabazlea-22 irabazlea.

28. 18 irabazlea-19 irabazlea.

Finalerdiak (otsailak 11 eta martxoak 4):

26 irabazlea - 27 irabazlea.

28 irabazlea - 25 irabazlea.

 

Finala (maiatzak 30):

29 irabazlea - 30 irabazlea