Itxi

Futbola

Europa League

Sevillaren berdinketa (0-0), eta Vila-realen garaipen erosoa (4-1)

Erredakzioa

Unai Emeryren taldea G multzoko liderra da. Marcelinorena, berriz, A multzoko sailkapeneko lehen postuan da.

  • Sevillak espero baino gehiago sufritu zuen Standarden aurka. Efe.

    Sevillak espero baino gehiago sufritu zuen Standarden aurka. Efe.

Sevillak surfritutako berdinketa erdietsi zuen Standard Lieja taldearen aurka (0-0), Europa Ligako partidan. Vila-realek, aldiz, Zurich mendean hartu zuen 4 eta 1.

Unai Emeryren taldea G multzoko lehen postuari eusten diote, nahiz eta teorian ahulagoa den aurkariaren kontra uste baino arazo gehiago izan. Sevillak ere gola egiteko aukerak izan zituen, baina andaluziarrek ez zuten asmatu.

Vila-real, garaile

BBVA Ligako beste ordezkariak, Vila-realek, garaipen erosoa lortu zuen Zurichen aurka, 4 eta 1, nahiz eta atsedenaldira banako emaitzarekin iritsi. Marcelinoren taldea A multzoko liderra da.

Vila-real jaun eta jabe izan zen. Cani, Vietto, Bruno eta Giovani Dos Santos izan ziren golegileak.