Itxi

Futbola

Neymar auzia

Espetxe zigorra eskatu du fiskalak Bartomeu eta Rosellentzat

Erredakzioa

Bi urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Josep Maria Bartomeu FC Bartzelonako presidentearentzat eta zazpi urte eta hiru hilabetekoa Sandro Rosell presidente ohiarentzat.

  • Josep Maria Bartomeu Barçako presidentearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Josep Maria Bartomeu Barçako presidentearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak bi urte eta 3 hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Josep Maria Bartomeu FC Bartzelonako presidentearentzat eta zazpi urte eta hiru hilabetekoa Sandro Rosell presidente ohiarentzat, Neymarren fitxaketan administrazio eta zerga delituak leporatuta.

Bartzelona pertsona juridiko gisa epaituko dute, eta Pablo Ruz epaileari aukeztutako idatzian 22 milioi euroko isuna eskatu du fiskalak talde katalanarentzat.

Bartomeuren kasuan zerga delituengatik eskatu du fiskalak espetxe zigorra, eta Roselli administrazio delitua egotzi dio gainera.