Itxi

Futbola

Mugagabea

RFEF-k greba deitu du maila guztietan maiatzaren 16tik aurrera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

AFE Espainiako Futbolarien Elkarteak prentsaurrekoa deitu du 17:30etarako, grebaren inguruan duten jarrera azaltzeko asmoz.

1:27

Espainiako Futbol Federazioko Zuzendaritza Batzordeak greba mugagabea deitu du fuboleko maila guztietan, maiatzaren 16tik aurrera. Horrela, desadostasuna agertu nahi du apirilaren 30ean Ministroen Kontseiluak onartutako ikus entzunezko eskubideen inguruko lege dekretuarekin.

Espainiako Gobernuaren jarrera "errespetugabea" dela dio RFEF-k argitaratutako oharrean. AFE (Espainiako Futbolarien Elkarteak) ere greba egitearen alde agertu zen astearte gauean.

Kopako finala, kolokan?

RFEF-k deitutako grebak eragina izango luke Athleticek eta Bartzelonak maiatzaren 30ean jokatuko beharreko Kopa finalean.