Itxi

Futbola

Agurra

Anfieldek ohore egin dio bere kapitainari

Leire Etxazarra | eitb.eus

Steven Gerrard azkeneko aldiz atera da zelaira Liverpoolen kamiseta jantzita, zaleen txaloen artean. Taldekideek eta Crystal Palaceko jokalariek ohorezko pasilloa egin diote.

0:54

Steven Gerrard azken aldiz atera da Anfieldeko berdegunera, Liverpoolen kamiseta jantzita. Txalo zaparradaz hartu dute jokalaria Liverpooleko zaleek, momentu hunkigarria izan da, gogoan izaten diren horietakoa.

Kapitain mitikoak taldea denboraldiaren amaieran utziko zuela iragarri zuen orain dela hilabete betzuk, bere ibilbide profesionaleko ia 17 urte bertan eman ostean.

"Gorrien" kapitainak 34 urte ditu gaur egun eta ibilbide mamitsua izan du Liverpoolen. Zortzi urterekin iritsi zen klubera, eta ordutik ona 10 titulu irabazi eta 695 partida jokatu ditu 180 gol sartuta.

Gerrardek, hala ere, ez du futbola utziko, abentura berria abiatuko du, baina Erresuma Batutik kanpo.

Jokalari ingelesak onartu egin zuen Liverpool uzteko erabakia bere bizitzan hartutako "gogorrena" izan dela, baina bere etorkizunaren inguruko zurrumurruak saihesteko hartu duela.

"Agur esatea oso zaila izango da"

"Liverpool taldea nire bizitzako zati handi eta garrantzistua izan da, eta agur esatea oso zaila izango da, baina guztion onerako dela sentitzen dut, nire familia eta kluba barne", esan zuen agurra iragarri zuen egunean.

"Ibilbide profesionalean eta bizitzan gauza berriak egin nahi ditut, eta hori da nire erabakiaren oinarria. Nire ibilbidea bukatzean ez dut damutzeko ezer eduki nahi", azaldu zuen Liverpooleko jokalariak.