Itxi

Futbola

Mailaz igotzeko (itzulikoa)

Aste erabakigarria Arenas, Gernika eta Portugaleterentzat

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Arenasek, Gernikak eta Osasuna B taldeak larunbatean jokatu dute, eta Portugaletek, igandean.

  • Portugalete - Cayon. Argazkia: Portugalete

Arenasek eta Gernikak larunbatean jokatuko dituzte Bigarren B mailara igotzeko behin betiko kanporaketen itzuliko partidak. Arenasek Logroñesen aurka du hitzordua, eta Gernikak, aldiz, Osasuna B taldearen aurkako derbia. Portugaletek ere, etxean hartuko du bere aurkaria, Cayon, baina talde horien artekoa igandean izango da.

Bigarren B mailara igotzeko partiden ordutegia:

- Larunbatean, 18:00etan: Arenas-Logroñes

- Larunbatean, 19:00etan: Gernika-Osasuna B

- Igandean, 18:00etan: Portugalete-Cayon