Itxi

Futbola

Asteazkena, irailak 9

Errege Kopan sartuko dira Osasuna, Alaves eta Barakaldo

eitb.eus

Bigarren Mailako taldeak eta Bizkaikoa, lehen txandatik salbuetsita, sailkapena lortu zuten Tudelano eta Peña Sporti batuko zaizkie. Bilbao Athleticek ezin du parte hartu.

  • Errege Kopan sartuko dira Bigarren Mailako taldeak / EITB.

    Errege Kopan sartuko dira Bigarren Mailako taldeak / EITB.

Adelante Ligako taldeak, Osasuna eta Alaves barne, Barakaldo eta lehen kanporaketan salbuetsita egon ziren taldeekin batera, Errege Kopako bigarren txandan sartuko dira, asteazkenean. Tudelanok eta Peña Sportek txapelketan jarraituko dute, lehenengo kanporaketan sailkapena lortuta. Bilbao Athleticek, filiala izanda, ezin du parte hartu.

Alaves Adelante Ligako lider Numantziaren aurka arituko da. Osasunak Mirandesi bisita egingo dio. Bigarren kanporaketa ere neurketa bakarrera jokatuko da, eta Adelante Ligako guztiak sartuko dira, Bilbao Athletic eta Zaragoza (salbuetsita zozketan) izan ezik.

Barakaldok ere asteazkenean hasiko du Kopa, Formenteraren kontra. Horrekin batera, 2. B mailako beste taldeek ere hasiko dute txapelketa: Murtziako Unibertsitate Katolikoa, Villanovense, Racing Ferrol, Logroñes eta Huracan Valentzia.

Tudelanok eta Peña Sportek sailkapena lortu zuten aurreko kanporaketan, eta txanda honetan Ebro eta Villanovenseren aurka arituko dira, hurrenez hurren.

Gainontzeko partiden artean, azpimarragarria da iaz Lehen Mailan ibilitako bi taldeen arteakoa: Almeria eta Elx.

 

Errege Kopa, 2. kanporaketa

Asteazkena, irailak 9

17:00 Mensajero - Cadiz

18:00 Ebro - Tudelano

19:30 Huracan Valentzia - Socuellamos

20:00 Laredo - Cultural Leonesa

20:00 Almeria - Elx

20:15 Barakaldo - Formentera

20:30 Murtziako Unibertsitate Katolikoa - Algeciras

20:30 Lleida - Guijuelo

20:30 Arandina - Reus

20:30 Gimnastic Tarragona - Girona

20:30 Leganes - Tenerife

20:30 Kordoba - Lugo

20:30 Mirandes - Osasuna

20:30 Oviedo - Valladolid

20:30 Llagostera - Albacete

20:30 Alcorcon - Ponferradina

20:30 Numantzia - Alaves

20:45 Talavera de la Reina - Linense

20:45 Logroñes - Linares

20:45 Racing Ferrol - Castello

21:00 Villanovense - Peña Sport

Osteguna, irailak 10

20:00 Mallorca - Huesca