Itxi

Futbola

Baieztatuta

De Geak lau urterako luzatu du Manchesterrekin duen kontratua

Agentziak | Erredakzioa

Akordioa Madrilekin fitxatzeko ahalegina bertan behera geratu eta 11 egunera iragarri du Manchesterrek berak.

  • David de Gea, entrenamendu batean. Efe.

    David de Gea, entrenamendu batean. Efe.

David de Gea atezainak lau urte gehiago emango ditu Manchester United taldean jokatzen, klubak berak iragarritakoaren arabera. Beraz, 2019. urtera arte geratuko da talde ingelesean, eta urtebete gehiago luzatzeko aukerarekin.

Akordioa Madrilekin fitxatzeko ahalegina bertan behera geratu eta 11 egunera iritsi da. Bi taldeek elkarri bota zioten gertatutakoaren errua.