Itxi

Txapeldunen Liga

Multzoen fasea

Europako txapeldun handiek Milango finala dute jomuga

eitb.eus

Bartzelona, Real Madril eta Bayern azken hiru txapeldunak dira kopa altxatzeko faboritoak, maiatzaren 28an, Giuseppe Meazza zelaian.

  • Azken Txapeldunen Liga irabazi zuen Bartzelonak.

    Azken Txapeldunen Liga irabazi zuen Bartzelonak.

Txapeldunen Ligako multzoen fasea gaur hasiko da. Azken txapedunak dira faborito nagusiak: Bartzelona, Real Madril eta Bayern Munich. Finala maiatzaren 28an izango da, Milango Giuseppe Meazza zelaian, Italian.

Europako hiru onenak ez dira bakarrik egongo. 32 talde, 8 multzotan banatuta, abenduaren arte lehiatuko dira otsaileko final-zortzirenetako 16 txartelen bila.

Talderik indartsuena Juventus azken txapeldun-ordeak, Manchester Cityk, Sevilla Europa Ligako irabazleak eta Borussia Monchengladbachek osatzen dute. Izena eta eskarmentua dute, baina bi sailkatuko dira soilik.

Atletico Madrilek ere, 2013-14ko denboraldiko txapeldunordeak, handienen artean egon nahi du. Manchester Unitedek eta Chelseak onenen arte sartu nahi dute, eta Arsenal eta PSG ere ustekabea emateko prest daude.

 

Multzoen fasea, 1. jardunaldia

Asteartea, irailak 15, 20:45

A Multzoa

PSG – Malmo
Real Madril – Shakhtar Donetsk

B Multzoa

Wolfsburg – CSKA Mosku
PSV – Manchester United

C Multzoa

Galatasaray – Atletico Madril
Benfica – Astana

D Multzoa

Manchester City – Juventus
Sevilla – Borussia Monchengladbach

Asteazkena, irailak 16, 20:45

E Multzoa

Bayer Leverkusen – BATE
Roma – Bartzelona

F Multzoa

Dinamo Zagreb – Arsenal
Olynpiakos – Bayern Munich

G Multzoa

Dymano Kiev – Porto
Chelsea – Maccabi Tel Aviv

H Multzoa

Valentzia – Zenit
Gent – Lyon