Itxi

Futbola

2. B maila

Barakaldo liderra Rayo Majadahondaren aurka arituko da

eitb.eus

Bigarren B mailako lehen sailkatuaren eta Madrilgo taldearen arteko norgehiagoka da 13. jardunaldiko partida nabarmendua, larunbatean 16:00etan.

  • Barakaldo - Rayo Majadahonda.

    Barakaldo - Rayo Majadahonda.

Barakaldok beste azterketa bat izango du lider bezala, Rayo Majadahondoren aurka, larunbatean 16:00etan. Neurketa zuzenean emango dute ETB-1ek eta eitb.eus-ek.

Barakaldoko taldea lider heldu da 13. jardunaldira, Real Madril Castillak baino 3 puntu gehiagorekin. Lasesarreko taldeak 29 ditu, bederatzi garaipen, bi berdinketa eta porrot bakarrarekin. Rayo Majadahondok 14 ditu, eta 3ra ditu jaitsiera postuak.

 

13. JARDUNALDIA

Larunbata, azaroak 14

16:00 Barakaldo - Rayo Majadahonda, zuzenean ETB-1 eta eitb.eus-en

18:00 Leioa - Talavera Reina

Igandea, azaroak 15

11:00 Mensajero - Arenas Getxo

11:30 Portugalete - La Roda

12:00 Getafe B - Real Union

12:00 Fuenlabrada - Reala B

12:15 Guadalajara - Real Madril Castilla

12:15 Socuellamos - Amorebieta

17:00 Gernika - CD Ebro

17:00 Toledo - Sestao River