Itxi

Futbola

Euro 2016

Irlandak Eurokoparako sailkapena lortu du

Erredakzioa

Irlandarrek 2-0 irabazi diote Bosnia Herzegovinari errepeskako itzulerako partida eta joanekoan bana (1-1) berdindu zutenez, 2016ko Frantziako Eurokopan izango dira.

  • Irlanda-Bosnia Herzegovina. Argazkia: EFE

    Irlandak Eurokoparako txartela lortu du Bosnia Herzegovina kanporatu ostean. Argazkia: EFE

Irlandak 2016ko Frantziako Eurokoparako txartela lortu du, astelehen honetan Bosnia Herzegovinari errepeskako iztulerako partida 2-0 irabazi ostean. Joaneko norgehiaghokan bana (1-1) berdindu zuten bi selekzio hauek.

Tentsio handiko partida izan da. Irlanda abantaila txikiarekin zetorren partida honetara, joaneko lehian (1-1) gola lortu baitzuen eta etxetik kanpo sartutako golek bikoitza balio dutelako berdinketa kasuan.

Walters izan da partidako izarra, berak sartu baititu Irlandaren bi golak. Lehena, 23. minutuan etorri da, eta 69. minutuan sartu du partida erabakita utzi duen bigarren gola.

Fitxa teknikoa:

2 - Irlanda: Randolph; Coleman, Keogh, Clark, Brady; Hendrick, Whelan (O'Shea, 90. min), McCarthy, Hoolahan (McClean, 55. min); Walters eta Murphy (Long, 55. min).

0 - Bosnia: Begovic; Vranjes, Zukanovic, Spahic, Kolasinac; Medunjanin (Djuric, 69. min), Cocalic (Besic, 46. min); Visca, Pjanic, Lulic (Ibisevic, 80. min) eta Dzeko.

Golak: 1-0, 24. min: Walters, penaltiz. 2-0, 69. min: Walters.

Epailea: Björn Kuipers.