Itxi

Futbola

Ezohiko Prentsaurrekoa

Benitez entrenatzaile karguan berretsi du Florentino Perezek

Agentziak | Erredakzioa

"Rafael Benitezek gure babes eta konfiantza guztia du", adierazi du Florentino Perez Real Madrileko presidenteak, ezohiko prentsaurrekoan.

  • Florentino Perez eta Rafa Benitez. Argazkia: EiTB

    Florentino Perez, Rafa Benitezen aurkezpen ekitaldian. Argazkia: EiTB

Florentino Perez, Real Madrileko presidenteak, Rafael Benitez entrenatzaile karguan berretsi du astelehen honetan eskaini duen ezohiko prentsaurrekoan. Bartzelonaren aurka hartutako jipoiak (0-4) eragin du Florentino Perez azalpenak ematera ateratzea.

"Rafa Benitez, Real Madrileko entrenatzaileak, gure babes eta konfiantza guztia du. Bere profesionaltasunagatik, ibilbideagatik eta esperientziagatik aukeratu genuen. Bere lana hasi baino ez da egin. Lan egiten uzten badiogu, tituluak lortuko ditugu", adierazi du Real Madrileko presidenteak.

Real Madrileko zaleek Florentinoren dimisioa eskatu zuten Bartzelonaren aurka galdu ostean, baita Benitez kanporatzea ere. Presidenteak hau esan du honen inguruan: "Zaleak haserre egotea ulertzen dut, baina jokalariak animatzea eta babestea bakarrik eskatzen diet. Oso partida txarra egin genuen. Ez nuen jarrera falta ikusi, hori ezin daiteke zalantzan jarri. Bazkideen eta zaleen kritikak errespetatu egiten ditut. Norbait nire aurka kanpaina egiten ari diren? Nik baietz uste dut, eta hemen gauden guztiok ere badakigu horrela dela", esanez bukatu du Florentino Perezek.

entino Perezek.