Itxi

Futbola

Euskal Selekzioa

Carlos Martinez, Susaetaren ordez deialdian

eitb.eus

Athleticeko jokalariak arazo fisiko bat izan du, eta Realeko eskuin hegalekoak ordezkatuko du Kataluniako selekzioaren aurka jokatzeko.

Markel Susaeta, Athleticeko jokalaria, baja izango da Euskal Selekzioaren deialdian, larunbatean 21:30etan Kataluniako selekzioaren kontra aritzeko. Mikel Etxarri hautatzaileak Radio Marca Donostian esan duenaren arabera, Carlos Martinez, Realeko eskuin hegalekoa, bere ordez sartuko da zerrendan.

Horrela, nafarrarekin, zortzi dira Realeko jokalariak Euskal Selekzioan, eta bederatzi Athleticekoak.