Itxi

Futbola

Urtarrilak 30

Athletic, Eibar eta Realaren 22. jardunaldia, larunbatez

eitb.eus

Eibarrek Malaga hartuko du, eta Athleticek Getaferi egingo dio bisita, 18:15ean. 22:05ean, Real Betisek Anoetan jokatuko du.

Athleticek, Eibarrek eta Realak larunbatez jokatuko dute BBVA Ligako 22. jardunaldia, urtarrilaren 30ean, Futbol Liga Profesionalak iragarri dituen ordutegi ofizialen arabera.

Eibarrek Malaga hartuko du Ipuruan, urtarrilaren 30ean, larunbata, 18:15ean. Ordu berean, Athleticek Getaferi egingo dio bisita. 22:05ean, Realak Real Betis hartuko du Anoetan.

Jardunaldiko beste partida nabarmengarria Bartzelona eta Atletico Madrilen artekoa da, Nou Campen, larunbatean 16:00etan.

22. JARDUNALDIA

Larunbata, urtarrilak 30

16:00 Bartzelona - Atletico Madril

18:15 Eibar - Malaga

18:15 Getafe - Athletic

20:30 Las Palmas - Celta

22:05 Reala - Real Betis

Igandea, urtarrilak 31

12:00 Sevilla - Levante

16:00 Valentzia - Sporting

18:15 Vila-Real - Granada

20:30 Real Madril - Espanyol

Astelehena, otsailak 1

20:30 Deportivo - Rayo Vallecano