Itxi

Futbola

Zigorra

Real Madrili eta Atleticori fitxaketak egitea debekatu die FIFAk

Agentziak | Erredakzioa

Bartzelonarekin gertatu bezala, "18 urtez azpiko futbolarien nazioarteko fitxaketetako araudia hausteagatik" zigortu dituzte.

  • Florentino Perez, Real Madrileko presidentea. Argazkia: Efe.

    Florentino Perez, Real Madrileko presidentea. Argazkia: Efe.

Real Madrilek eta Atletico Madrilek ezin izango dute fitxaketarik egin, ezta "estatuko edo atzerriko futbolariri alta eman hurrengo bi fitxaketa-epeetan". Horrela eman du aditzera FIFAk, bi klubek adingabekoen fitxaketetan egindako irregulartasunen ondorioz.

"Atletico Madril eta Real Madrili zigorra ezarri zaie18 urtez azpiko futbolarien nazioarteko fitxaketetako araudia hausteagatik", adierazi du FIFAk adierazpen ofizial baten bidez.

Ondorioz, bi taldeek ezin izango dute futbolaririk fitxatu, ezta alta eman ere, estatukoa edo atzerrikoa, hurrengo bi denboraldietan. Hala ere, denboraldi honetan bertan fitxatu ahal izango dute "fitxaketak egiteko epea erabakia aditzera eman baino lehenago hasi delako".