Itxi

Futbola

Jardunaldi baten faltan

Burnleyk Premier Leaguera igotzea lortu du

A.B.

Lancashireko konderriko taldeak jardunaldi baten faltan lortu du Ingalaterrako maila gorenera igotzea. Middlesbroughek eta Brightonek mailaz igotzea jokatuko dute datorren asteburuan.

  • Burnley. Argazkia: @BurnleyOfficial

    Burnleyko jokalari eta teknikariak, igoera ospatzen. Argazkia: @BurnleyOfficial

Burnleyk Premier Leaguean jokatuko du datorren denboraldian. Lancashireko konderriko taldeak 1-0 irabazi dio Queens Park Rangersi eta igoeraren ametsa gauzatzea lortu du, jardunaldi baten faltan. Middlesbrough da bigarren sailkatua eta Brighton, aldiz, hirugarrena. Bi taldeak azken jardunaldian elkarren aurka ariko dira, eta igoera izango dute jokoan.

Sean Dychek zuzentzen duen Burnleyk duela bi denboraldi Premierrera igotzea lortu zuen Leicesterrekin batera, baina iaz ezin izan zion mailari eutsi eta Championshipera jaitsi zen. 90 puntu lortu ditu 45 jardunalditan eta berriro Ingalaterrako maila gorenera itzuliko da.

Azken jardunaldian ez du ezer jokoan izango Burnleyk, baina Aitor Karankaren eta Kike Solaren Middlesbroughek igoera izango du jokoan. 'Boro' bigarren sailkatua da 88 punturekin eta puntu berdinak dituen eta hirugarren sailkatua den Brightonen aurka jokatuko du datorren asteburuan. Irabazten duen taldeak Premierrera igotzea lortuko du, baina Karankaren eta Solaren taldeari berdinketak ere balio dio.