Itxi

Futbola

Europa Liga

Sevillak eta Liverpoolek jokatuko dute Basileako finala

Agentziak | Erredakzioa

Andaluziarrak 3-1 gailendu zaizkio Shakhtarri, eta hirugarren urtez jarraian izango dira finalean. Ingelesek, bestalde, Vila-real kanporatu dute.

1:15

Sevillak eta Liverpoolek lehen aldiz neurtuko dituzte indarrak Europa Ligako finalean. Norgehiagoka maiatzaren 18an jokatuko dute, Suitzan, Basileako St. Jakob Park estadioan.

Sevillak 3 eta 1 irabazi dio Shakhtar Donetsk taldeari, eta hirugarren urtez jarraian izango da finalean. Europa Ligako kopa bosgarrenez irabazi nahi dute andaluziarrek. Shakhtarren aurkako itzulerako partidan Gameirok bi gol egin ditu, eta Mariano Ferreirak, beste bat. Ukrainarren gola Eduardok egin du, atsedenaldiaren atarian. Joanekoan bina egin zuten.

Vila-realek, berriz, agur esan dio Europa Ligari, Liverpoolen aurka porrot mingarria jasota (3-0). Joaneko partidaren emaitza (1-0) irauli egin dute ingelesek, Marcelinoren taldeak denboraldiko partidarik txarrenetarikoa jokatu duela aprobetxatuta.