Itxi

Futbola

2-0, Zaragozaren aurka

Bilbao Athleticek denboraldiko hogeitahirugarren porrota jaso du

Erredakzioa

Zuri-gorriek 2-0 galdu dute Zaragozaren aurka Romaredan eta datorren astean talde bizkaitarraren jaitsiera eman daiteke matematikoki.

Bilbao Athleticek 2-0 galdu zuen Zaragozaren aurka Romaredan eta denboraldio hogeitahirugarren porrota jaso zuen. Talde zuri-gorria matematikoki jaitsita gera daiteke datorren jardunaldian.

Talde bizkaitarrak ondo ekin zion partidari eta Aketxek izan zuen lehen abagunea, baina Bilbao Athleticeko erdilariak ez zuen asmatu. Minutuak aurrera joan ahala Zaragoza arriskuarekin gerturatzen hasi zen Remiroren ate ingurura eta 25. minutuan Lanzarotek 1-0ekoa sartu zuen. Gola sartu ostean Zaragoza nagusi izan zen, eta beste bi abagune argi izan zituen; Dongouk eta Cabrerak, ordea, ez zuten Remiroren aurrean asmatu.

Bigarren zatian baloiaren jabe egin zen Bilbao Athletic eta Zaragozak une txarrak pasa zituen. Aketxek izan zuen partida berdintzeko aukera 55. minutuan, baina bere jaurtiketa ona Manu Herrera atezainak gelditu zuen. Zaragoza une txarrenak pasatzen ari zenean, erasoko jokaldi bat atolatu eta Diamankak 2-0ekoa sartu zuen. Hortxe amaitu ziren Bilbao Athleticen esperantzak eta etxeko taldeak garaipena lortu zuen.

Fitxa teknikoa:

2 - Real Zaragoza: Manu Herrera; Isaac, Guitián, Cabrera, Rico; Javi Ros, Erik Morán, Culio (Diamanka, 55. min); Lanzarote (Tarsi, 79. min), Dongou eta Hinestroza (Abraham, 87. min).

0 - Bilbao Athletic: Remiro; Etxeberria, Ramalho, Gil, Saborit; Guarrotxena (Oteo, 46. min), Unai Lopez, Vesga, Iriondo (Cordoba, 79. min); Aketxe eta Santamaria (Villalibre, 60. min).

Golak: 1-0. 25. min. Lanzarote; 2-0. 74. min. Diamanka.

Epailea: Piñeiro Crespo.