Itxi

Futbola

Bigarren B Mailara igoera

Zamudio-Laredo eta Prat-Osasuna B, igoera zuzena lortzeko kanporaketak

Erredakzioa

Igoera lortzeko bide luzea izango dute beste euskal ordezkariek. Lehen kanporaketan: Balmaseda-Aguilas, Mutilvera-Torrelavega, Ejido-Bermeo, Cayon-Cirbonero, San Juan-Tarazona eta Lagun Onak-Aviles.

  • Osasuna B. Argazkia: CA Osasuna

    Osasuna B. Argazkia: CA Osasuna

Astelehen honetan zozketatu dira Hirugarren Mailatik Bigarren B Mailara igotzeko playoffetako kanporaketak Espainiako Futbol Federazioak Las Rozasen (Madril) duen egoitzan.

Multzoko txapeldunen arteko kanporaketa irabaziz gero, igoera zuzena lortzen da. Lehia horretan, hauek izan dira euskal ordezkariei egokitu zaizkien kanporaketak: Zamudio-Laredo eta Prat-Osasuna B.

Gainera, multzo ezberdinetan bigarren, hirugarren eta laugarren sailkatuak izan diren taldeek jokatuko dituzten hiru kanporaketetako lehen kanporaketa zozketatu da. Hauek dira euskal ordezkarien partidak: SD Balmaseda-Aguilas FC, Mutilvera-Gimnastica Torrelavega, Ejido 2012-Bermeo, Cayon-Atletico Cirbonero, San Juan-Tarazona eta Lagun Onak-Aviles.

Txapeldunen arteko kanporaketak:

Atletico Manchareal-Zamora

CB Conquense-Extremadura

CD Boiro-Caudal Deportivo

RZD Aragon-RCD Mallorca B

UD Villa Santa Brigida-UD San Sebastian de los Reyes

Atletico Saguntino-CD Calahorra

SD Zamudio-CD Laredo

Cordoba B-Lorca Deportiva

El Prat-Osasuna B

Primera eliminatoria del playoff de ascenso:

CD Tenisca-Navalcarnero

Atletico Madril B-Almagro CF

Elche Ilicitano-UD Lanzarote

CD Teruel-Ontinyent

Villaralbo-CDC Cerceda

CD Choco-CD Badajoz

Constancia-SD Logroñes

El Ejido 2012-Bermeo

SD Balmaseda-Aguilas FC

UD Mutilvera-Gimnastica Torrelavega

CD Marino Luanco-CF Gava

CD Cayon-Atletico Cirbonero

CD Alcala-UP Langreo

Vilafranca-Atletico Malagueño

Jerez CF-Gimnastica Segoviana

Mar Menor-SD Formentera

Naxara-Atletico San Luqueño

UD Almansa-Andorra CF

Deportivo Coruña B-El Palmar

CD Azuqueca-Arroyo CP

CD Palencia Balompie-Loja CD

Haro Deportivo-Pozuelo de Alarcon

At. San Juan-SD Tarazona

San Fernando CD Isleño-Europa

CD Lagun Onak-Real Aviles

CD Castellon-Peña Deportiva

Las Palmas Atletico-Racing Santander B