Itxi

Futbola

Ofiziala

Del Bosquek Espainiako selekzioko hautatzaile izateari utzi dio

Erredakzioa

Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi du Vicente Del Bosquek ez duela hautatzaile karguan jarraituko.

  • Vicente Del Bosque. Argazkia: EFE

    Vicente Del Bosque. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Federazioak astelehen honetan jakinarazi du Vicente Del Bosquek ez duela Espainiako selekzioko hautatzaile karguan jarraituko. Salamancako entrenatzaileak ia zortzi urte eman ditu selekzio espainiarrean eta 2010eko Munduko Kopa eta 2012ko Eurokopa irabaztea lortu du.

"Angel Maria Villar Espainiako Futbol Federazioko presidenteak eta Vicente Del Bosque hautatzaileak uztailaren 4an izan duten batzarraren ostean bi aldeak akordiora iritsi gara eta Del Bosquek ez du Espainiako selekzioko hautatzaile karguan jarraituko", argitu du Espainiako Futbol Federazioak.