Itxi

Futbola

14. jardunaldia

Athletic-Eibar derbia, abenduaren 4an, 16:15ean

Erredakzioa

Sporting-Osasuna eta Alaves-Las Palmas partidak ere abenduaren 4an jokatuko dira, baina 16:15ean. Deportivoren aurka jokatuko du Realak azaroaren 5ean, 20:45ean.

  • Athletic-Eibar. Argazkia: EFE

    Iragan denboraldiko Athletic-Eibar partidako irudia. Argazkia: EFE

Futbol Liga Profesionalak 14. jardunaldiko partiden ordutegiak publikatu ditu, eta Athletic-Eibar euskal derbia abenduaren 4an jokatuko da, 16:15ean, San Mamesen.

Bestalde, Sporting-Osasuna eta Alaves-Las Palmas norgehiagokak ere abenduaren 4an jokatuko dira, baina 18:30ean. Deportivo-Reala partida abenduaren 5ean, astelehenean, jokatuko da 20:45ean.

Bartzelona-Real Madril Klasikoa abenduaren 3an jokatuko da, 16:15ean, Camp Noun.