Itxi

Futbola

0-0, Zaragozaren aurka

Gironak Lehen Mailara igotzea lortu du

Erredakzioa

Montilivin Zaragozaren aurka 0-0 berdinduta lortu du igoera Kataluniako taldeak. Lehen aldiz lortu du maila gorenera igotzea.

  • Girona-Zaragoza. Argazkia: EFE

    Girona-Zaragoza. Argazkia: EFE

Gironak Lehen Mailara igotzea lortu du igande honetan Zaragozaren aurka golik gabe (0-0) berdinduta. Berdinketak helburua betetzeko balio izan die bi taldeei; Kataluniako taldeak igoera lortu du, eta Aragoikoak, jaisteko postuak automatikoki saihestea.

Partidan ez da ia abagunerik egon, eta askorentzat susmagarria izan da berdinketa. Norgehiagoka amaituta, festa handia egin dute Montilivi estadioan igoera ospatzeko.

Bigarren B Mailara jaisteko postuak

Levante eta Girona pozarren daude, igoera lortuta, baina azken-aurreko jardunaldia tristea izan da Elx eta Mallorca taldeentzat Bigarren B Mailara jaitsi baitira. Mirandes jaitsita zegoen jada. Ondorioz, azken jardunaldian, Alcorcon (jaitsiera postuan dago), Almeria, Murtzia eta Nastic taldeak ariko dira salbazioa lortzeko borrokan.

Igotzeko postuak

Getafe, Cadiz eta Tenerife taldeek igotzeko play-offa jokatzeko txartela lortu dute matematikoki. Azken jardunaldian, Huesca, Valladolid eta Oviedo ariko dira igoera fasea jokatzeko geratzen den azken txartela lortzeko lehian.