Itxi

Futbola

Igoera playoffak

Euskal taldeen aurkariak Bigarren B Mailara igotzeko azken kanporaketan

Erredakzioa

Beasain-Sporting B, Ontinyent-Alaves B, Naxara-Peña Sport eta CD Vitoria-Atletico Astorga dira gure ordezkarien partidak Brontzezko Mailara igotzeko lehian.

  • Espainiako Futbol Federazioa. Argazkia: @rfef

    Bigarren B Mailara igotzeko playoffen zozketa. Argazkia: @rfef

Astelehen honetan zozketatu dira Bigarren B Mailara igotzeko playoffetako azken kanporaketak Espainiako Futbol Federazioak Las Rozasen (Madril) duen egoitzan.

Beasainek Sporting B taldearen aurka jokatuko du, Alaves B taldeak Ontinyent izango du aurkari, Peña Sportek Naxararen aurka neurtuko ditu indarrak eta CD Vitoria taldea Atletico Astorgaren kontra neurtuko da.

Bigarren B Mailara igotzeko playoffetako azken kanporaketak:

Beasaian-Sporting B

Ontinyent CF-Alaves B

Futbol Alcobendas Sport-CF Lorca Deportiva

Ecija Balompie-CD Olimpic

CD Badajoz-CD Calahorra

Naxara-Peña Sport

Union Adarve-Atletico Malagueño

CD Vitoria-Atletico Astorga

Rapido Bouzas-CD Peralada