Itxi

Futbola

Kontratu berria

Leo Messik 2021eko ekainera arte sinatu du Bartzelonarekin

Agentziak | Erredakzioa

Argentinarrak 700 milioi euroko etete klausula izango du.

  • Leo Messi. Argazkia: Efe.

    Leo Messi. Argazkia: Efe.

Leo Messi argentinarrak kontratu berria sinatu du Bartzelonarekin 2021eko ekainera arte. Kontratu berri horrek 700 milioi euroko etete klausula dauka.

Messik larunbat goizean sinatu du kontratua klubeko bulegoetan Josep Maria Bartomeu presidentea ondoan zuela.

Horrela, 30 urteko jokalariak 17 denboraldi emango ditu lehen taldean. Guztira, 30 titulu irabazi ditu: 8 Liga, 4 txapeldunen liga, 5 Errege kopa, Espainiako 7 Superkopa, Europako 3 Superkopa eta Kluben arteko 3 munduko txapelketa.

Messi da, Andres Iniestarekin batera, Bartzelonako historian txapelketa gehien irabazi dituen jokalaria.