Publizitatea
X

Irratia zuzenean

17/18ko Europa Ligako Final: Atleticok Olympique Marseillari irabazi dio (0-3)

Futbola

Finala

Atletico Madrilek irabazi du Europa Liga Griezmannen golei esker (0-3)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/05/16

Aurrelari frantziarrak erabaki du norgehiagoka, berak sartu baititu bere taldearen lehen bi golak.

  • Atletico Madrileko jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

    Atletico Madrileko jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

    Atletico Madrileko jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Bidali

Atletico Madrilek eskuratu du 2017/2018 denboraldiko Europa Liga txapelketa Olympique Marseillari 0-3 irabazi ostean, Lyongo Parc Olympique Lyonnais futbol-zelaian jokatutako finalean. Antoine Griezmann izan da norgehiagokako jokalari nabarmenena, aurrelari frantziarrak lortu baititu bere taldeak sartutako hiru goletako bi. Hirugarrena, eta azkena izan dena, Gabi Fernandez erdilariak sartu du lehia amaitzear zegoela.

Realeko jokalari ohiak lehen zatian (21. minutuan) sartu du bere lehen gola, talde Frantziarreko Andre-Frank Anguissa erdilariak baloi bat kontrolatzean egindako huts baten ostean. Gabik baloia berreskuratu du eta pasea eman dio Griezmanni, eta frantziarrak ez du barkatu Steve Mandanda Marseillako atezainaren irteeraren aurrean.

FINAL UEFA EUROPA LEAGUE 2018 ANTOINE GRIEZMANN EFE

Antoine Griezmann, partidako protagonista nagusia. Argazkia: EFE

Ondoren, bigarren zatia hasi eta ia berehala (49. minutuan), Griezmannek berriro zulatu du Mandandaren atea, Koke Resurreccionen pasea ondo baino hobeto baliatuta. Neurketa amaitzeko bi minutu besterik geratzen ez zirenean, Gabik hirugarrena erdietsi eta final behin betirako utzi du erabakita.

Horrenbestez, Simeonek entrenatzen duen taldeak Europa Ligako hirugarren garaikurra eskuratu du.

Fitxa teknikoa:

Olympique Marseilla 0: Mandanda; Sarr, Rami, Luiz Gustavo, Amavi; Anguissa, Sanson; Thauvin, Payet (Maxime Lopez, 30. min), Ocampos (Njie, 55. min); eta Germain (Mitroglou, 74. min).

Atletico Madril 3: Oblak; Vrsaljko (Juanfran, 46. min), Giménez, Godín, Lucas; Correa (Thomas, 86. min), Gabi, Saúl, Koke; Griezmann (Fernando Torres, 90. min) eta Diego Costa.

Golak: 0-1, 22. min: Griezmann. 0-2, 49. min: Griezmann. 0-3, 89. min: Gabi.

Epailea: Bjorn Kuipers (Holanda). Txartel horiak: Sime Vrsaljko eta Lucas (Atletico Madril); Amavi eta Njie (Olympique Marseilla).

Iruzkinak

Publizitatea
Giroa 2018 Italiako Giroa, zuzenean Giroa 2018
Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
#-en_emision-# 15:40 - 19:30 ITALIAKO GIROA | 21. etapa: Roma - Roma, 118 km
#-en_emision-# 17:00 - 20:00 BURUZ BURUKO FINALA | Olaizola II.a vs Altuna III.a

EiTB Kirolak

Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
#-en_emision-# 15:40 - 19:30 ITALIAKO GIROA | 21. etapa: Roma - Roma, 118 km
#-en_emision-# 17:00 - 20:00 BURUZ BURUKO FINALA | Olaizola II.a vs Altuna III.a
Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena