Itxi

Futbola

Finala

Brasil eta Peru, Amerika Kopako tituluaren bila

Erredakzioa

Etxean irabazi nahi du txapelketa Brasilgo selekzioak, eta Perukoek historia egin nahi dute 40 urte eta gero.

  • Barsil - Peru. Argazkia: EFE

    Amerika Kopako multzoen faseko Brasil - Peru partidako irudia. Argazkia: EFE

Brasilek eta Peruk jokatuko dute 2019ko Amerika Kopako finala igande honetan, Maracana estadioan. Bi selekzio hauek multzoen fasean jokatu zuten elkarren aurka, eta talde brasildarrak lortu zuen garaipena 5-0eko emaitzarekin.

Peruri min egin zion Brasilen aurka 5 eta 0 galtzeak, eta arantza hori kendu nahi dute, titulua eskuratuta. Brasildarrek etxean jokatzearen presioa izango dute, eta multzoen fasean Peru jipoitu zuten arren, ez dira aurkariaz fidatzen.

Ustezko hamaikakoak:

Brasil: Alisson; Dani Alves, Thiago Silva, Marquinhos, Alex Sandro; Casemiro, Arthur, Everton, Coutinho; Firmino eta Gabriel Jesus.

Peru: Gallese; Advincula, Zambrano, Abram, Trauco; Tapia, Yotun; Carrillo, Cueva, Flores; eta Guerrero.

Epailea: Roberto Tobar (TXI).

Estadioa: Maracana.

Ordua: 22:00etan (Espainiako ordua).