Itxi

Futbola

Igotzeko zozketa

Reala B - Algeciras, Badajoz - Amorebieta eta Burgos - Athletic B

EITB Media

Asteburu honetan jokatuko dira Bigarren Mailara igotzeko partidak, zortzi talde eta lau txartel igoera erdiesteko.

  • Amorebietako jokalariak

    Amorebietako jokalariak

Realaren eta Athletic Cluben bigarren taldeak eta SD Amorebieta sailkatuta daude Bigarren Mailara igotzeko faseko azken kanporaketa jokatzeko. Algeciras CF, Burgos CF, UCAM Murtzia CF, UD Ibiza-Eivissa eta CD Badajoz dira zozketan izan diren beste bost taldeak.

Zortzi talde eta lau txartel Bigarren Mailan izateko. Bilbao Athleticek eta Sansek badakite zer den maila horretan jokatzea; ez, ordea, Amorebietak.

Badajozen egindako zozketan horrela geratu dira kanporaketak:

PARTIDAK

Larunbata, 22

(20:00) Reala B – Algeciras

(22:00) Badajoz – Amorebieta

Igandea, 23

(12:00) Eivissa – UCAM Murtzia

(20:00) Burgos – Athletic B