Itxi

Futbola

Fitxaketa

Al Nassr taldeak Cristiano Ronaldo fitxatu du bi denboraldirako

I. G. | EITB MEDIA

Portugaldarrak 7 dortsala eramango du Saudi Arabian, Manchester Unitedekin zuen harremana hautsi ostean.

  • Cristiano Ronaldo

    Cristiano Ronaldo bere aurkezpenean. Argazkia: @AlNassrFC

Saudi Arabiako Al Nassr taldeak Cristiano Ronaldoren fitxaketa iragarri du ostiral honetan, Manchester Unitedekin zuen harremana hautsi ostean Qatarko Munduko Txapelketan.

Twitterreko kontu ofizialean, klubak adierazi du "munduko kirolaririk onenak" bat egiten duela Al Nassr taldearekin 2025era arte, Madrilen sinatu den kontratu batean.

Cristiano Ronaldok 7 zenbakidun dortsala eramango du.