Itxi

Futbola

''THE BEST''

Irene Paredes, "FIFA FIFPRO World 11" hamaikakoan sartzeko hautagaia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Legazpikoa 23 aurrehautatuen artean sartu da bigarren aldiz jarraian. Aurreko edizioan ez zen azken hamaikakoan sartu.

  • Irene Paredes

    Irene Paredes Athleticen aurkako partida batean. Artxiboko irudia: EFE

Irene Paredes (Legazpi, 1991) emakumezkoen 2021-2022 denboraldiko "FIFA FIFPRO World 11", munduko hamaikako onena, osatuko duten 23 hautagaien artean dago.

Futbolari profesionalen nazioarteko sindikatuak (FIFPRO) astelehen honetan eman ditu jakitera hamaikakoan parte hartzeko boto gehien jaso dituzten jokalarien izenak. Behin betiko osaketa otsailaren 27an, astelehena, jakinaraziko dute FIFAren 2022ko "The Best" sarien galan.

Bozketan, jokalariek 2021eko abuztuaren 7a eta 2022ko uztailaren 31 bitartean izandako errendimendua hartu dute kontuan, eta FIFPROk gogorarazi du behin betiko "World 11" osatuko dutela euren postuetan boto gehien batu dituzten 10 jokalariek.

Hamaikagarren postua lehen 10 jokalari horietatik kanpo boto gehien jaso dituen futbolariari esleituko zaio.

 

Atezainak:

Mary Earps (Manchester United)

Christiane Endler (Olympique Lyonnais)

Sandra Paños (Bartzelona)

 

Atzelariak:

Lucy Bronze (Manchester City/Bartzelona)

Ellie Carpenter (Olympique Lyonnais)

Ashley Lawrence (París Saint-Germain)

Mapi Leon (Bartzelona)

Irene Paredes (Bartzelona)

Wendie Renard (Olympique Lyonnais)

Leah Williamson (Arsenal)

 

Erdilariak:

Aitana Bonmati (Bartzelona)

Caroline Graham Hansen (Bartzelona)

Amandine Henry (Olympique Lyonnais)

Lena Oberdorf (Wolfsburg)

Kelley O'Hara (Washington Spirit/NJ/NY Gotham)

Alexia Putellas (Bartzelona)

Keira Walsh (Manchester City/Batzelona)

 

Aurrelariak:

Ada Hegerberg (Olympique Lyonnais)

Sam Kerr (Chelsea)

Beth Mead (Arsenal)

Vivianne Miedema (Arsenal)

Alex Morgan (Orlando Pride/San Diego Wave)

Ellen White (Manchester City)