Itxi

Futbola

Errege Kopa

Tardienta-Zirauki eta Turegano-Santurtzi, Errege Kopako atariko kanporaketan, urriaren 11n edo 12an

EITB MEDIA

Ziraukik eta Santurtzik, aurkariak gailenduz gero, EA Sports Ligako talde baten aurka jokatuko lukete, 2023-24 denboraldiko Errege Kopako aurreneko kanporaketan. Tardienta Aragoiko Lehentasunezko Mailan lehiatzen da, eta Turegano, ordea, Gaztela eta Leongo Lehentasunezkoan.

  • Kanporaketak urriaren 11n edo 12an jokatuko dituzte. Argazkia: EFE.

    Kanporaketak urriaren 11n edo 12an jokatuko dituzte. Argazkia: EFE.

Ziraukik Tardienta taldearen aurka jokatuko du, eta Santurtzik Tureganoren kontra, biak ala biak kanpoko talde gisa, urriaren 11n edo 12an, partida bakarrean, 2023-24ko denboraldiko Errege Koparen atariko kanporaketan, asteazkenean Madrilen, Las Rozaseko Futbol Hirian egindako zozketak zehaztu duenez (Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan egin dute zozketa, hain zuzen). Ziraukik eta Santurtzik, aurkariak gailenduz gero, EA Sports Ligako talde baten aurka jokatuko lukete, etxeko talde gisa, Kopako aurreneko kanporaketan, azaroaren 1ean.

Zirauki, egun, hirugarren dabil Nafarroako Lehentasunezko Erregionalean; hiru partidatan, hiru garaipen erdietsi ditu. Tardienta Huescako taldea hamabigarren postuan dabil Aragoiko Lehentasunezko Mailan; Nafarroako taldearen aurkariak hiru puntu bereganatu ditu, jokatutako hiru neurketetan.

Santurtzi laugarren postuan dabil, sailkapenean, Bizkaiko Ohorezko Mailan; partida bat jokatuta, hiru puntu ditu. Turegano, Gaztela eta Leongo Lehentasunezkoan, zortzigarren dabil, bi partidatan hiru puntu lortu dituela.

Kanporaketa, arestian esan bezala, bi aste barru jokatuko dute, urriaren 11n edo 12an.

Zozketak kanporaketa hauek zehaztu ditu:

Tardienta-Zirauki

Turegano-Santurtzi

Monte-Boiro

Pradejón-Atlético Lugones

Rubi-Rotlet Molinar

Mijas Las Lagunas-Chiclana

Melilla CD-Deportivo Murcia

Hernán Cortes-Sauzal

Quintar-Zona Norte

Ceuta 6 de Junio-Buñol