Itxi

Futbola

BIGARREN MAILA

Amorebietak Haritz Mujika kargugabetu du

EITB MEDIA

Zornotzako taldeak plazaratutako oharrean azaldu duenez, sailkapeneko egoerak bultzatuta hartutako "erabaki mingarria" da. Izan ere, Amorebieta jaitsiera postuetan dago, 14 punturekin, liga txapelketako 19 jardunaldi jokatu ostean, salbazio postuetatik sei puntura.

  • Haritz Mujika

    Haritz Mujika

Amorebieta Kirol Elkarteak astelehen honetan jakinarazi duenez, Haritz Mujika kargugabetu du taldeko entrenatzaile gisa.

Bizkaiko taldeak plazaratutako oharraren arabera, gaur goizean bertan bildu da Asier Goiria kirol-zuzendaria Mujikarekin, "taldearen sailkapen-egoerak" bultzatutako eta "erabaki mingarriaren" berri emateko, ligako txapelketako ibilbidea "zuzentzen lagunduko duelakoan".

Amorebieta Kirol Elkarteak astelehen honetan jakinarazi duenez, Haritz Mujika kargugabetu du taldeko entrenatzaile gisa.

Mujikak (42 urte) 2022ko martxoan hartu zuen Amorebietaren aulkiaren ardura, Iñigo Velez de Mendizabalen lekua hartuta, Zornotzako taldea Bigarren Mailan lehen aldiz jokatzen ari zen denboraldian, hain justu ere.

Pasaiako entrenatzaileak ezin izan zuen saihestu taldea Federazioko 1. Mailara jaistea, baina karguan jarraitu zuen, eta 2022-2023 denboraldian 'Amore' bigarren aldiz zilarrezko mailara igotzea lortu zuen.

Aurtengo denboraldian, 19 jardunaldiren ondoren, Amorebieta sailkapeneko azken-aurreko postuan dago kokatuta 14 punturekin; izan ere, 3 lehia irabazi, 5 berdindu eta 11 galdu ditu, azken hirurak jarraian, Elx, Burgos eta Valladoliden aurka.

Kopan, ordea, orain arte jokatutako bi kanporaketak gainditu ditu: lehendabizikoan ez zuen parte hartu behar izan, aurreko denboraldiko Federazioko 1. Mailako txapeldun izateagatik; bigarrenean, berriz, final-hamaseirenetarako txartela lortu zuen Levante etxetik kanpo gainditu ondoren (0-1).

Bizkaiko erakundea "lanean ari da dagoeneko" teknikari berri baten etorreran, eta horren berri "datozen orduetan" ematea espero du, datorren igandean Lezaman Real Zaragozaren aurka taldea zuzentzen egon dadin.