Itxi

Futbola

Errege Kopa

Athletic-Bartzelona eta Celta-Reala, Kopako final-laurdenetako kanporaketak

EITB Media

Zuri-gorriek Barça hartuko dute San Mamesen, eta txuri-urdinek Balaidosen jokatuko dute Vigoko taldearen kontra.

  • Errege Kopa

    Errege Kopa. Argazkia: EFE

Athleticek Bartzelona izango du aurkari Errege Kopako final-laurdenetan, eta Realak Celtari egingo dio aurre. Euskal taldeei bi aurkari horiek egokitu zaizkie ostiral honetan, urtarrilaren 19an, Las Rozaseko (Madril) Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan egindako zozketan.

Zozketako lehen bola 'Mono' Burgos Atletico Madrileko atezain ohiak atera du, eta Athletic atera da. Jarraian, Julien Escude Sevillako jokalari ohiak Bartzelona atera du; beraz, zuri-gorrien eta blaugranen arteko lehia San Mamesen jokatuko da, urtarrilaren 24an, 21:30ean.

Ondoren, final-laurdenetako bigarren kanporaketa zehaztu da. Burgosek Celtaren izena zuen bola atera du, eta Escudek, segidan, Realaren izena zeukana. Ondorioz, txuri-urdinek etxetik kanpo jokatuko dute kanporaketa, Balaidosen. Neurketa urtarrilaren 23an izango da, 21:30ean.

Horrez gain, Mallorca-Girona eta Atletico Madril-Sevilla izango dira final-laurdenetako beste bi kanporaketak.

Kopako final-laurdenetako kanporaketa guztien datak eta ordutegiak.