Itxi

Futbola

Superkopa

Bartzelonak irabazi du Espainiako Superkopa, Levante 7-0eko emaitza historikoarekin menderatuta

EITB Media

Barça da 2024ko Espainiako Superkopako txapelduna. Kataluniako taldeak mendean hartu du Valentziakoa finalean, 7 eta 0. Hasieratik amaieraraino, jaun eta jabe izan da Bartzelona, eta emaitza historikoa lortuta biribildu du garaipena.

  • Bartzelona

    Bartzelona, 2024ko Espainiako Superkopako txapeldun. Argazkia: EFE

Bartzelonak irabazi du 2024ko Espainiako Superkopa, larunbat honetan, urtarrilaren 20an, finalean Levante 7-0eko emaitza historikoarekin mendean hartuta. Kataluniako taldeak ez dio aukerarik eman aurkariari, eta gol zaparrada batekin biribildu du garaipena.

Barçak neurketako 12. minutuan sartu du estreinako gola; Paralluelok jarri du 1-0ekoa markagailuan. Ondoren, golak bata bestearen atzean heldu dira. Hansenek sartu du 2-0ekoa, 24. minutuan; Batllek 3-0ekoa, 26.ean; Hansenek 4-0ekoa, 36.ean, eta Paralluelok 5-0ekoa, lehen zatiaren luzapenean.

Hortaz, finala lehen zatian geratu da erabakita. Bigarrenean, gainera, bi gol gehiago sartu ditu Bartzelonak: Hansenek 6-0ekoa markagailuratu du 54. minutuan eta Bonmatik 7-0ekoa 57. minutuan.

Fitxa teknikoa:

7 - Bartzelona: Cata Coll; Bronze, Paredes (Martina, 46. min), Engen, Batlle; Walsh, Guijarro (Pina, 63. min), Bonmatí (Bruna, 78. min); Graham Hansen (Vicky, 63. min), Paralluelo (Oshoala, 63. min) eta Caldentey.

0 - Levante: Holmgren; Lloris, Mendoza, Maria Mendez, Paula Tomas (Antonia, 58. min); Sosa (Daniela, 58. min), Baños (Torroda, 69. min), Paula Fernandez; Mayra Ramirez (Gabi Nunes, 58. min), Andonova eta Redondo (Erika, 69. min).

Golak: 1-0, 12. min: Paralluelo. 2-0, 24. min: Graham Hansen. 3-0, 26. min: Batlle. 4-0, 36. min: Graham Hansen. 5-0, 47. min: Paralluelo. 6-0, 54. min: Graham Hansen. 7-0, 57. min: Bonmati.

Epailea: Rivera Olmedo. Txartel horia atera dio Paula Tomasi (44. min).