Itxi

Futbola

Erregina Kopa

Athletic-Bartzelona eta Atletico Madril-Reala dira Kopako finalerdietako kanporaketak

EITB Media

Zuri-gorriek Barça izango dute aurkari Erregina Kopako finalerdietan; joaneko neurketa etxean jokatuko dute, eta itzulikoa kanpoan. Bestalde, txuri-urdinak talde koltxoneroaren aurka arituko dira; joaneko lehia Madrilen izango da, eta itzulikoa Donostian.

  • Erregina Kopa

    Erregina Kopako garaikurra. Argazkia: @FutFemRFEF

Athletic-Bartzelona eta Atletico Madril-Reala dira Erregina Kopako finalerdietako kanporaketak. Zozketa Espainiako Futbol Federazioaren Futbolaren Hirian egin da, Las Rozasen (Madril), otsailaren 9an.

Zuri-gorriek etxean jokatuko dute joaneko norgehiagoka, martxoaren 7an, 19:00etan; itzulikoa, berriz, hilaren 14an izango da, Bartzelonan, ordu berean.

Bestalde, txuri-urdinek martxoaren 6an jokatuko dute joanekoa, 19:00etan, Madrilen; itzulikoa, berriz, hilaren 13an izango da, 18:30ean, Donostian

Ikusi hemen Kopako finalerdietako kanporaketetako partida guztien datak eta ordutegiak.